Hasierako orrialdera bueltatzeko, hemen sakatu.

www.maitagarri-txikiak.es





Libe



















Kaixo!
Libe Andueza Alustiza naiz.
1972 urtean jaio nintzen Legazpiar neska bat naiz.
Txikia nintzenean, Legazpiko Haztegi ikastolan ikasi nuen.
Ingenieritza tekniko-ko ikasketak Arrasateko Eskola Politeknikoan egin nituen.
Ikasketak amaitu ondoren, Mondragon Assembly, Fagor taldeko kooperatiban lanean hasi nintzen.
Eta bertan, jarraitzen dut lanean ordundanik.
Nire lana, diseinuan enfokaturik dago. Diseinu mekanikoan.
Lana, oso kreatiboa da. Eta agian, hortik datorkit marrazketaren zaletasun hau.
Ipuina lantzearen mundu hau, niretzako, mundu berri batean sartzea suposatu du.
Denbora gutxian, gauza asko ikasi bait ditut:
Ipuina nola argitaratu, banaketa, marrazketa, ordenagailuan retokeak, web orrialdeak nola egin.

Guzti honekin, gauza garrantzitsu bat ikasi dut: Gogoa izanez gero, zerbait proposatu ezkero, edozer gauza lortzeko gai gara. Esaten den bezela, nahia, lortzea da.